XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EZAGUTZAK

Buruan zer daukagu? Buruan begiak, belarriak, sudurra eta agoa dauzkagu.

Buruan zer geiago daukagu? Buruan baita ere garezurra, lokiak eta masaillak dauzkagu.

Garunak nola zainduta dagoz? Garunak garezurraz zainduta dagoz.

Gure bost zentzumenak zeintzuk dira? Gure bost zentzumenak dira: ikusmena, entzumena, usaimena, gozamena eta ikumena.

ARIKETA

Zentzumena auek non dagoz? Ikusmena...... Entzumena...... Ikumena...... Usaimena...... Gozamena.......

Irudi ontan zer dago oker?.

Buru bat bere atalakin zuzen marraztu ezazu.

PIHIPITAKIA

Pihipitaki, phapataki, nik ba dakit gauza bat: Illargi betean errota Errota gaiñean bi zulo Bi zuloen gaiñean bi leio Bi leioen gaiñean basoa (Erantzuna 139 orrialdean).